
Groseko AEK Euskaltegia

Información sobre Groseko AEK Euskaltegia
Horario de apertura
- Domingo: (closed)
- Lunes: 9:30-13h, 16:30-19:30
- Martes: 9:30-13h, 16:30-19:30
- Miércoles: (closed)
- Jueves: 9:30-13h, 16:30-19:30
- Viernes: 9:30-13h, 16:30-19:30
- Sábado: (closed)
AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun euskaltegitan, ikusi non gauden. Era berean, euskaltegira etortzerik ez baduzu, online-ikastaroak eskaintzen dizkizugu. Gainera, zu zauden tokira ere joaten gara, enpresetan nahiz ikastetxeetan, adibidez, ikastaroak ematen ditugulako. Azkenik, Foruko barnetegia urte osoan zabalik dugu.
B2 maila egiaztatuz gero, erabiltzaile aurreratua izango zara: “Lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarrizketak jariotasunez izan: argibideak eman, iritzia eskatu eta adierazi, zure ikuspegia arrazoitu, etab”.
Ez da euskara ikasteko behar den denbora berez, gure ikastaroetan egingo diren ikastorduak baino, ikastaroen bidez, gure ustez, behar den maila lortzekoak.
Ordu kopuru horietan eragina duten aldagai asko egon daitezke: pertsonaren errendimendua, interesa eta motibazioa; ikastaroen arteko denbora-tartea, ingurua... Ez da beraz zenbaki zehatza.
Prezioa ikastaroaren araberakoa da. Adibidez, aurrez-aurreko ikastaro batean, euskaltegian, urritik ekainera, astean 8 orduz, prezioa 500 euro ingurukoa da. Hala ere, ikastaroek ordu gutxiago edo gehiago izan ditzateke, trinkoak, autoikaskuntza, online, Foruko barnetegia...
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzaren laguntzak, maila egiaztatzen baduzu: matrikularen zenbateko osoa itzultzeko aukera, B2ra arte; C1 mailara ere iristen da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. A1en eta A2n, maila euskaltegian aitortuz gero; B1 eta B2ren kasuan, euskaltegian aitortuz gero edota HABEren azterketa gaindituz gero. C1 eta C2ren kasuan, azterketa gaindituz gero.
Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzakArabako foru aldundiaren laguntza-bonuak.Udal askok ematen dituzten dirulaguntzak.Langabeentzako doako euskara-eskolak, Lanbideren bidez.Administrazioen hainbat sailetan dauden hitzarmenak.Enpresa ugarik euren langileei ematen dizkieten laguntzakENPRESAK hobaria jasotzeko aukera, FUNDAEren bitartez.
Egiaztatze azterketak EAEn-A1 eta A2 mailetako probak euskaltegietan bertan egiten dira.-B1, B2, C1 eta C2 mailak euskaltegietan matrikulatutako ikasleentzako bi deialdietako batean egiaztatzen ari dira.-B1, B2, C1 eta C2 mailetan, deialdi irekiak izan dira azken urteetan.
Egiaztatze azterketak Nafarroan-EGA azterketarako deialdi bat egiten du Nafarroako Gobernuak.-B1, B2 eta C1 mailak Hizkuntza Eskola Ofizialetan egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.
AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Euskara-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza egiaztatzen dute: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Horiek ziurtatzeko, erakunde bakoitzak bere ziurtagiria du.
Herritar anonimo asko euskara ikasten ari da, baita ikasi ere. Gazteak, helduak, adinekoak, gurasoak, aiton-amonak, dendariak, unibertsitateko ikasleak, irakasleak, erizainak, mota guztietako langileak, alegia.
Bestalde, hainbat arlotan ezagunak diren pertsonek ere euskaltegi batean ikasi dute euskara, jende askok ez dakien arren. Egunero, hedabideetan, azaltzen diren euskaldun askok euskaltegi batean ikasi dute. Esate baterako, hona hemen, zerrenda labur bat: Itziar Ituño aktorea, Fermin Muguruza musikaria, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia, Reyes Ilintxeta kazetaria, Toti Martinez de Lezea idazlea, Yoli Pascualena abeslaria, Dani Alvarez kazetaria.
AEK Euskal Herri osoan aritzen da. Xede du Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. KORRIKA ere AEK-k antolatzen du.
Nire esperientzia oso ona izan da, egoeraz gain. Ikastaroa oso erosoa da ikasteko eta ondo pasatzeko. Hoberena da euskaraz bizitzea, nahiz eta ordu gutzi diren. Hauxe hasiera baino ez da baina lortuko dut euskaraz bizitzea AEKren laguntzagaz
Euskara irakasle izateko online ikastaroa egiten ari den Enkarterriko Amaia naiz. Ikastaroari dagokionez, online ikasteko aukera baloratzen dut nire denbora nahi dudan moduan kudeatzeko aukera ematen baitit. Gainera,etorkizunean euskara irakaslea izateko behar ditudan baliabide eta ezagutzak lortzen ari naiz. Gurea den hizkuntza honi nire aportazioa egiteko gogotsu nago, euskara Euskal Herriko txoko guztietara hel dadin. Enkarterrin ere euskaraz!
Barakaldon jaio nintzen duela 46 urte eta nire bizitza ez zen euskaraz izan. Duela hogei urte ikasten aritu nintzen, baina ez nuen ezer ikasi. Aurten Matxintxun asko ikasi dut eta oso pozik nago aurrerapausoekin, nire ustez, modurik hoberena euskara ikasteko baita. Datorren ikasturtean Matxintxura itzuliko naiz, etorkizunean nire semearekin euskaraz hitz egin nahi dudalako.
Iruñekoa naiz, eta Sanduzelai auzoan bizi naiz. Orain dela urte batzuk hasi nintzen euskara ikasten; AEK aukeratu nuen, metodologiagatik eta, era berean, giroagatik. Gainera, euskara ikastea erraza egiten dute: eskolak eragingarriak dira. Horrez gain, ikasgelan landutakoak gero eta gehiago erabiltzen ditugu kalean.
Oso erosoa da eta erraza da beste aktibitate konbinatzeko. Ez da dena teoria ikastea eta asko praktikatzen duzu ariketa egiten eta astean behin mintzamena daukagu. Guztiok animatzen zaituztet online ikastera.
Aurten ere, harro sentitzen naiz AEKren parte izateaz. Hain zuzen ere, ikaste prozesuan, AEK-k behar duguna jartzen digu eskura. Gainera, denok batera, batak bestearen laguntzaz, herria euskalduntzea lortzen dugu. Animo, eta eskerrik asko emandakoagatik. Datorren ikasturtean ere elkarrekin egongo garelakoan nago.
Imane naiz, Marokokoa, eta 16 urte daramatzat Euskal Herrian. Euskararekiko lehenengo kontaktua duela 10 urte izan zen, baina lanagatik ikasteari utzi behar izan nion.
Hala ere, euskara asko gustatzen zaidanez eta bi seme-alaba dauzkadanez, bai etxeko lanak egiten laguntzeko, bai beste gurasoekin mintzatzeko, berriro euskara ikasten hastea erabaki nuen. Gaur egun AEKn nago eta, euskara ikasi eta praktikatzeaz gain, oso gustura nago Ana izeneko irakasleari esker.
Hau da nire 2. urtea E-uskaltegian. Nik lan egiten dut eta bi alaba txiki daukat. Hori dela eta, niretzat etxean ikastea aukerarik onena eta erosoena da. Ez daukat denborarik klasera joateko. Datorren urtean errepikatuko dut, ziur!!
Groseko AEK Euskaltegia: Opiniones
Experiencia fantástica: Sinceramente yo estudio ahí y mi profesora por lo menos es muy maja y agradable.Lo recomiendo si te quieres sacar el B1 o cualquier otro.
Experiencia fantástica: Buen euskaltegi para aprender en cualquier nivel.
Experiencia fantástica: E Euskaltegi. El mejor lugar para aprender euskara. Muy buenos profesores y un ambiente encantador.
Experiencia fantástica: ¡Leku ederra para aprender euskera!
Experiencia fantástica: ¡Primeran!!!
Deja tu opinión sobre Groseko AEK Euskaltegia:
Groseko AEK Euskaltegia aparece en los siguientes listados:
Otras escuelas de idiomas que podrían interesarte

Hitzez Euskaltegia


Helen Doron Donostia Gros - Ingelesa Haur eta Nerabeentzat

Vidaurre Doyle English

Academia de francés French up your life

The British Centre | Academia de inglés


London School of Languages

Academia LEARNING- Idiomas y Apoyo escolar

English Alive Donostia - Gros

TANDEM San Sebastián

MondragonLingua | Academia de inglés y euskera en Donostia-San Sebastián

Añade tu escuela de idiomas a nuestro directorio de forma gratuita
Si gestionas una escuela de idiomas y quieres aparecer en nuestro directorio, añade la información de tu empresa y podrás aparecer de forma totalmente gratuita.